Testuingurua
12 Astean bitan egiten dut barau, eta ditudan guztien amarrenak ematen ditut.
13 Zergalaria, berriz, urruti gelditu zen, eta ez zen ausartzen zerura begiak jasotzen ere.
Eta bular-joka ari zen, esanez: Ene Jainko, erruki zakizkio pekatari oni.
14 Ara Nik esan: Au zintzoturik jaitsi zen etxera; bestea, berriz, ez.
Izan ere, bere burua goratzen duena, beeratua izango da, eta bere burua beeratzen duena, goratua.
Jesus eta aurrak
(18,15-17) Mt 19,13-15; Mk 10,13-16
Lukas-ek emen artzen du berriro, 9,51-an utzi zuen Markos-en kontaeraren aria.
Pasarte onengai nagusia, galdera onetan eman daiteke: Nor sartuko da Jainkoaren erreinuan?
Edo berdin dena: nork lortu du betiko bizia? (18,18.30).
Bi alderdi ditu Jesusen erantzunak (16-17).
Leenengoa: Jainkoaren erreinua aurrentzat da (16).
Auek sartuko dira Jainkoaren erreinuan, oientzat bait du Jainkoak arreta berezia.
Aurrak, pekatariak eta beartsuak maitasun bereziz onartuak dira Jesusek ekarri duen Jainkoaren erreinuan (6,20;15,1-32; 19,10).
Bigarrena: jende adiñekoak ere ikas dezake aurrengandik Jainkoaren erreinua nola onartu (17): Jainkoaren doai bezala, eta ez nor bere lanaren eta merezimenduen fruitu bezala.